XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erdi Aroaren garaietatik irtetean, posibilitate berriekin aurkitu zen Europa-ko gizona.

Mundu berri bat aurkitzearekin batera, bidaiek sekulako garrantzia hartu zuten; baina, aldi berean, bidaiak segurtasunez antolatu ahal izateko, teknika eta zientzia egokitu egin behar izan ziren, ondorioz aurrerapauso nabarmenak emanik.

Zientziaren mundua ere abiada handiz aldatzen hasi zen, ordurarte ikutuezinak ziren teoriak berrikusi eta aldatu egin behar izan zirelarik.

Aro berrian hasi zen dudarik gabe, arlo guztietako birpuzkunde kulturala gertatu zelarik.

Dena den, gertaturiko aldaketen garrantziaz jabetzeko, egokia izan daiteke aldez aurretik zeuden teorien azalpenarekin eta horixe da hain zuzen hasierako puntuan egingo duguna, Fisikaren historiarekin zerikusirik izan zuten atalak aipaturik.

Mekanika Erdi Aroko zientzilariak izan ziren, Aristoteles-en teoriak kritikatzen hasi ziren lehenengoak.

Aristoteles-en ustez, higidura indar eragile baten kausaz sortzen da eta indar hori bi motatakoa izan daiteke: Bata indar naturala gorputza beraren leku naturalera eramaten duena, eta bestea gorputzarekiko kanpoko indarra, gorputza higi erazten duena.

Baina, nahiz bata nahiz bestea hartu, beraren printzipio orokorra garbia da: Edozein gauza higitzen ari bada, zerbaitek mugitzen duelako da.

Printzipio honen arauera Galileo-ren inertziako printzipioa ilogikoa da, noski.

Aristoteles-ek ez zuen inolako definizio matematikorik eman higidurari buruz, baina beraren pentsamenduetan hiru kontzeptu nagusi agertu ziren: Abiadura, indar eragilea eta erresistentzia.

Hemendik zetorren beraren teorien akatsik handiena: (...).